viernes, 11 de noviembre de 2011
Proiektuan definitzerakoan aintzat hartu beharrekoa
Aste honetako saioan proiektuen definizioan zer nolako pausuak eman behar diren zehaztu dugu. Egia da proiektuak irakasle edo ikasleen partetik formulatuak egon daitezkela eta kasu honetan 2. zikloan bat eta bat dugu. Orokorrean hauexek dira aspektu garrantzitsuenak fase bakoitzean:
1.- Gaiaren aukeraketa: Gaia aukeratzen denean batik bat honako hiru alderdiak aztertu. Ikasleentzat interesgarri den, garrantzi sozialeko gaia den eta curriculumean duen kokapena.
2.- Edukien azterketa: Gaia bideratzen duten elemtu guztiak (curricularrak, zeharkakoak, etab.) eskema batean jarri
3.- Ezagutzen errebisioa: irakasle taldeak gaiaren dossierra egin behar du (grafikoak, testuak, irudiak, mapak, artikuluak, etab.)
4.- Analisi didaktikoa: ikasleen dakitena eta ezagutu eta landu beharko luketena (adierazleak eta konpetentziak) identifikatu behar da.
5.- Diseinu didaktikoa: Jarduera sekuentziaren diseinua proiekturekin erantzun nahi diren galderek lagunduta.
martes, 8 de noviembre de 2011
Proiektuekin lanean
Proiektuekin lan egin ahal izateko, oinarri teoriko eta pedagogikoak zeintzuk diren jakitea beharrezkoa da. Orokorrean ez gara asko urruntzen proiektu bidez hitz egiten dugunean horrek inplikaten duenaz, baina komenigarria da hori guztia aztertu eta ildo nagusiak zein diren zehaztea hobeto funtzionatu ahal izateko. Hemen duzue erabiltzen ari garen aurkezpen multimedia. Gogoratu aldaketak egiten direla eta eguneratu egiten dela.
Blog honen funtzioa
Espazio honetan, urtean zehar egin dugun horren ibilbide azalduko da.
Jarduera desberdinekin proiektuak nola egin eta horiek gelan nola
aurrera eraman ikasiko dugu. Tarte honetan nondik norakoak zeintzuk izan
diren azaldu eta hortik ikasi duguna idatziko dugu paper-zorroan. Ziklo
bakoitzak berea egingo du, baina gauzak konpartitzen direnez, blogaren orrialdea izango da amankomunak diren dokumentuak eta bestelakoak konpartitzeko gunea.
Zuen laguntza ere beharrezkoa da blog hau aurrera eramateko. Bertan sarrerak edo komentarioak eta bestelako errekurtsoak ere sartu ditzakezue. Pixkanaka zuek ere blogen mundu honetan trebatzen eta batez ere zentzua hartzeko proposamena da.
Zuen laguntza ere beharrezkoa da blog hau aurrera eramateko. Bertan sarrerak edo komentarioak eta bestelako errekurtsoak ere sartu ditzakezue. Pixkanaka zuek ere blogen mundu honetan trebatzen eta batez ere zentzua hartzeko proposamena da.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)