Paper-zorroaren lehen urratsa abiapuntua zein den ezagutzea izan da. Horretarako 2. zikloko irakasle guztien artean kontrol zerrenda bat egitea izan da. Bertan proiektuei buruz dakitena eta jakin nahi dutena zehaztu zen. Hauxe izan da emaitza:
Zer dakigu proiektuei buruz?
- Ikasleekin lan egiteko modu bat
- Elkarlanean funtzionatuz – irakasle/ ikasle eta familia
- Ikaskuntza kooperatiboa oinarritzat hartuta
- Disziplina desberdinak bateratzen dituena
- Ez du zergatik beti curriculumaren arloekin lotuta joan behar
- Egoera errealekin lotuta
- Ikasleentzatko gai erakagarriak aintzat hartzen ditu
- Aniztasunaren trataera errazten du (ez beti)
- Ikasleen gaitasun orokorrak/guztiak lantzen dira
- Testu liburuak ez dira “jarraitzen”
- Irakasleen paper trasnmisiboa aldatu egiten da
- Ikasleek protagonismo gehiago dute
- Mota desberdinetakoak daude: irekiak/itxiakZer jakin nahi dugu proiektuei buruz?
- Nola egin eta nola garatu ---- aurretik eta gelaren barruan
- Zein baliabide erabili behar diren garatzeko : tenologikoak eta bestea
- Ikasleen taldekatzeak nola egin
- Arloak/gaiak nola txertatu
- Denbora nola banatu curriculum osoa lantzeko
- Nola gaitu ikasle konpetente bateratzen
- Nola ebaluatu: proiektuak, ikasleak eta irakasleak
No hay comentarios:
Publicar un comentario