miércoles, 25 de enero de 2012

Ingurumena eta animaliak

Hauxe da 3. mailakoen hurrengo proiektua: Ingurumena eta animaliak. Gertutik bizi dudan zerbait da, proiektu horren sorketak beste bat naizela sentitzen naiz. Aportazioak egiten ditut, tutoreenak entzun eta guztien artean forma ematen diogu. Hasiera besterik ez da, baina hurrengo asterako lana definitzea lortu dugu, aurreko proiektuarekin lotura bidereatzen aritu gara, testua nola landu, zenbateraino landu lotura? Hori izan da aspektuetako bat, gomendioa, gehiegi ez luzatea, astebete agian, lotura izanik ikasleek aurreiritziak eta gaiari buruz jakin nahi dutena ezagutzeko baliagarria izan dadila. Eskemak egin, edukiak zehaztu, azken xedea edo xedeak definitu...mahai gainean gauza asko irten dira, horien arteko lotura bilatzeko 5 pertsona egon gara.


Irakasleek erabakia hartu behar dute, hori da proiektuak daukan alderdi onenetako bat, gaiaren arabera zer landu erabaki daitekeela, hurrengo proiektuetarako zer geratuko den garbi izanik. Malgutasuna aldeko tresnatzat hartu behar da, garbi ikusten ez dena ez landu, zentratu garrantzitsua den horretan. Argazki orokorra egina dago, orain martxan jartzeko momentua da. Animo neskak!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario