lunes, 16 de enero de 2012

Kosmodisea ere bai!

3. zikloan Kosmodisean parte hartuko dute. Gabonetako oporren aurretik konpromezua hartu zuten eta atzoko egunean horri buruz aritu ginen. Kosmodisean emandako urteek erraztu egiten dute kudeaketa eta proiektuaren azalpena. Kosmodisean aukeratzeko dauden gaien artean ingurunearekin erlazio dutena aukeratu dute. Kosmodisea teknologiako klaseetan egiteko proiektua izango da, baina hurrengo proiektuarekin, eta ohiko klasean egingo den hurrengoarekin harreman estua izango du. Proiektuekin lan egitean mailako irakasleak eta ikasgaiak gai berdinaren inguruan lan egitea eta ikasleentzat irakasgaien arteko lotura bermatzea laguntzen du. Irakasgaien arteko globaltasuna eta mailan norabide berean aritu eta martxan jartzen diren proiektu guztiak erlazionatzea oso pausu garrantzitsua da, hala nola, agenda 21 eta ihauterien gaia.
Antolaketari dagokionez eta astean zehar informatika gelan dituzten orduak ondo aprobetxatzeko, 3. mailakoek talde bakarra osatuko dute (50 ikasleko taldea izango da). Informatikako saioak astero 4 ordu izango dira eta dena aprobetxatuko da Kosmodiseako lanak guztien artean egiteko. Talde osoaren lana izango da: erronka polita!!
Irakasleek elkarren arteko lana egingo dute, informatika gelan egiten den hori ohiko gelan egiten denarekin erlazioa izanik eta batzuk eta besteek gaia konpartitu eta xedea elkarrekin lortzeko. Nire laguntza ere hor egongo da, ahal dudan guztian baina batez ere asteroko eginbehar horretan, gainontzekoa eskolako irakasleek eman beharko dute aurrera, kapazak eta ondo egingo dituztela ziur naiz. Animo neskak!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario