martes, 20 de diciembre de 2011

Tresna berriei buruz

Proiektuen nebulosan erabat sarturik, behar berriak ikusten dira. Tresna berriak erabiltzeko beharrak, gaurko egunean blogei buruzko saioa egitera bideratzeko asmoa zegoen. Ziklo mailan blog bat irekitzearen ideiarekin, irakasleek horri buruzko ezagutza behar dute. Lehenik eta behin blogaren zentzua zein izango da zehaztea da, hau da, galdera bati erantzutea: zertarako nahi dugu bloga? Bertan igoko diren edukiak zeintzuk izango diren eta zein asmorekin egingo den zehaztu behar da, hau da, bilatu aitzakia bloga erabiltzeko, baina zentzua emanez. Guztien artean adostu beharreko zerbait izango da. Nork idatziko duen bertan, zein maiztasunarekin egingo den, zer beste tresna beharko diren esaterako bideoak edo bestelako aurkezpenak igo nahi badira. Goian "asmoa" aipatu dut, azkenean ez da horrela izan, bloga izatearen kontu hori lan gehiago dela komentatu da, idaztearen konpromezuak atzera bota ditu irakasleak. Nire hausnarketa hauxe da, zailena ez da idazteko konpromezua, bloga beteko duen edukiak egitea baizik.

Egoera honen aurrean ebaluaketari buruz hitz egin dugu. Ebaluatzeko aukera desberdinak aurkeztu dira eta horiek aurrera eramateko tresnak ere bai. Lau modu nagusi daude ebaluaketa bideratzerakoan:

- Errubrikak
- Aurkezpenak - debateak - galderetarako momentuak
- Lan koadernoa
- Behaketa

Eguneroko lanetik ebaluaketerako aintzat hartuko dena jaso behar da. Bukaerarako utzi ordez, irakasleek estrategia desberdinak martxan jarri behar dituzte. Denbora ondo aprobetxatu behar da, efektibotasuna bilatzen joan, beste lankideak ere inplikatu. 



No hay comentarios:

Publicar un comentario