viernes, 9 de diciembre de 2011
Olinpiadak aurrera doaz!!!
Asteazkenean aukera izan genuen elkarrekin lan egiteko. PIF saioak alde batetara utzi eta "a pie de cañón" egon ginen kirolen inguruko proiektua aurrera ateratzen. Irakasleak kontziente izanik zeintzuk diren hutsuneak, esperientzia faltagatik eta bestelako egoerengatik ere, lan egiteko modua topatu dute. Proiektuen prestaketa egiten denean, modu askotara egin daiteke, teorioan pausu batzuk jarraitu behar badira ere, konturatu naiz pausu horiek kontuan hartzen badira ere beste modu batzuk badaudela proiektuak definitzeko. Irakasleei eroso dauden lan egiteko moduak balio die, aurrera egiten dutela ohartzen baitira eta astero zer landuko den zehazten dutelako. Irakasle bakoitzak ez du berdina egiten, bere estrategia eta teknikak garatzen ditu, aberastu egiten du proiektua eta malgutasun horrek eskaintzen dizkion aukerak aprobetxatzen dituelako. Konpartitu egiten ditu, horien onurak aztertzen dira, beste proposamenak ere luzatzen dira. Ikuspuntu desberdinak elkarrekin aztertzen dira, zalantzak mahai gainean jartzen dira. Orokorrean sentsazio bat, aurrera doaz, gauzak garbiago dituzte, nahiz eta oraindik hobetzeko tartea ere beharko duten. Niri dagokidanez, egiten dituzten asteroko planifikazioak proiektuan idatziko dut, laguntzea batzuetan da erraza, baina horrelako lanak ere beharrezkoak dira. Hurrengo asteko PIF saioan ebaluaketari buruz hitz egingo dugu.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario