viernes, 11 de noviembre de 2011

Proiektuan definitzerakoan aintzat hartu beharrekoa

Aste honetako saioan proiektuen definizioan zer nolako pausuak eman behar diren zehaztu dugu. Egia da proiektuak irakasle edo ikasleen partetik formulatuak egon daitezkela eta kasu honetan 2. zikloan bat eta bat dugu. Orokorrean hauexek dira aspektu garrantzitsuenak fase bakoitzean: 1.- Gaiaren aukeraketa: Gaia aukeratzen denean batik bat honako hiru alderdiak aztertu. Ikasleentzat interesgarri den, garrantzi sozialeko gaia den eta curriculumean duen kokapena. 2.- Edukien azterketa: Gaia bideratzen duten elemtu guztiak (curricularrak, zeharkakoak, etab.) eskema batean jarri 3.- Ezagutzen errebisioa: irakasle taldeak gaiaren dossierra egin behar du (grafikoak, testuak, irudiak, mapak, artikuluak, etab.) 4.- Analisi didaktikoa: ikasleen dakitena eta ezagutu eta landu beharko luketena (adierazleak eta konpetentziak) identifikatu behar da. 5.- Diseinu didaktikoa: Jarduera sekuentziaren diseinua proiekturekin erantzun nahi diren galderek lagunduta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario