Paper-zorroa 2.zikloa

KONTROL ZERRENDA

Paper-zorroaren lehen urratsa abiapuntua zein den ezagutzea izan da. Horretarako 2. zikloko irakasle guztien artean kontrol zerrenda bat egitea izan da. Bertan proiektuei buruz dakitena eta jakin nahi dutena zehaztu zen. Hauxe izan da emaitza:


Zer dakigu proiektuei buruz?
  1. Umeen interesak dira abiapuntua
  2. Proiektuak eginak eman dizkigute
  3.  Nora joan eta ikasleekin zer egin behar den badakigu
  4. Barne arazoa dago ez dakigula nola antolatu
  5. Hiru proiektu egin ditugu: herria, animaliak, mineralak
  6. Proiektuak liburutik hartzen ditugu eta aurrekoan moldaketa batzuk ere sartu genizkion
  7. Bi urte eramaten ditugu proiektuak lantzen
  8. Proiektuen inguruko mintegira joaten da irakasle bat (zer egiten duten aipatzen dute, esperientzien trukaketa batik bat)
  9. Denboran asko luzatzea ez da ona
  10. Gaia orokorra izatea ez da ona 
Zer jakin nahi dugu proiektuei buruz?

Formakuntza saioko lehenengo egunean honakoak izan ziren irakasleek jakin nahi zutena. Asteak pasa ahala eta proiektuak idatzi ahala hainbat ondorio eta egiteko modu zehaztea lortzen ari gara. Jarraian, zalantza horien lehen hurbilpena.

1.- Proiektuak egiten jakin

Ikasturtea hasi denetik, 2. zikloan hainbat proiektu eraman dituzte aurrera. Ohitura batzuk finkatzen ari direla ohartzeko, galdera bat luzatu zitzaien: zer nolako pausuak ematen dituzue proiektuak idaztean? Ohar garrantzitsu bat: noraezean aritzeaz gain, zeintzuk dira emandako pausuak? Galdera hauen erantzuna topatzea ez da erraza egitean, praktikatik abiatzea ez baita erraza, inolako erreferentzia teoriko garbirik gabe, ez delako erraza. Hauxe da irakasle taldeak egiten duena. Asmoa, horretan hobetu eta atal bakoitzari eskaintzen zaion denbora murriztu edo etekin gehiago ateratzea eta beharrezkoa bada berrantolatzea.



2.- Umeekin nola egin jakin behar dugu

Ideia asko edo gutxirekin, egitea da kontua, horixe izan da abiapuntua. Hasiera batean nola egin, nahiz eta zehaztasun gutxirekin egin abiatzea da kontua. Ikasleen protagonismoa funtsezkoa da eta oso garrantzitsua da proiektu bakoitzaren hasieran eurei galdetzea zer ikasi dakiten eta zer ikasi nahi duten.

Hala ere horren aurretik, hau da, proiektuaren gaia aukeratuta dagoenean eta horrekin hasi aurretik, ezinbestekoa da aurreko proiektua eta berria lotzea: lotura bilatzea. Esperientziak erakutsi digu lotura gaien artean egitea ez dela zaila, beti baitago zirrikituren bat hori bideratu ahal izateko. Lotura hori nola gauzatzen den beste kontu bat da, bideoak, testuak, irteerak...erabili daitezke horreterako eta egun batzuk hartu ditzake proiektu berriarekin hasi aurretik.

Ikasleen taldekatzea beste aspektu garrantzitsu bat da. Galdera bat, proiektu guztietan taldeak mantentzea komeni da? 4. mailan jarraitzen ari diren talde karpeta dela eta horrela mantenduko da, baina egia da ere ikasleak beti talde berdinean egotean erre egiten direla eta agian beharrezkoa dela talde berriak sortzea. Taldeeak sortzeko "hiruki, karratu, borobil" estrategia erabiltzen dute irakasleek, horrela ikasleen arteko konpensazioa lortzen da taldean.

Proiektuak egokitzeari dagokionez, PTaren apoioa jasotzen da jarduerak, testuak, eta materiala egokituz. Honen aurrean oraindik hutsuneak daudela ere konturatzen gara, zailtasunak daudela. Hortaz, heldu beharreko aspektua litzateke, sakondu beharrekoa.

3.- Materiala behar da: baliabide desberdinak informazioa topatzeko gaien inguruan (ez dago ordenagailurik gelan)

Materialari dagokionez, eskolako intranetan proiektu desberdinen inguruko informazioa biltzeko karpeta badago, horrela irakasle guztien eskura dago. Proiektuak egin ahala bertan sartzen da materiala hurrengoek erabili ahal izateko.

Informazioa biltzeko iturriak hauek dira:
  • Ingleseko material asko testu liburuetatik ateratzen da, hain zuzen ere gaiak egokituta baitadue eta proiektu itsura dutelako. Faltan botatzen da entzumena egiteko materiala.
  • Gramatika lantzeko testuliburuak erabiltzen dira
  • Internet baliabide interesgarria da:
    • Childtopia. Umeentzako jarduerak desberdinak arloka sailkatuta.
    • wikipedia. Informazio iturri nagusienetako bat, euskaraz.
    • Goiena. Bailarako aldizkari digitala
    • Youtube.
Proiektuetan ikaslearen papera aldatu egiten da, bere parte hartzea, bere zalantzak eta proiektuaren inguruan jakin nahi duen hori eskuratze aldera, informazioa dakarren beste agente bat da. Audiobisualen ekarpena egiten dute askok eta horiek proiektuaren amaieran, proiektua isteko aukera eskaintzen dute.

4.- Ikasleak ebaluatu eta baloratzeko nola eta noiz egin: portafolioa eta errubrika

Maila bakoitzean porfolioaren erabilpena bideratzen da. Karpeta indibidual eta taldekakoa erabiliz egiten da jarduera desberdinen jasota.
 
Ikasleekin nola martxan jarri: ariketa motak, testu motak, taldekatzeak....
Behar bereziak dituztenekin nola landu
Oinarri teorikoak gure burua kokatu eta freskatzeko
Teknologiak bigarren mailan geratzen dira: webquestak eta gmail (irakasleentzat batez ere)

Nahiz eta ondo egiten ez jakin, proiektuak idazten ibili gara. 3. mailan zerotik hasi eta kirolei buruzkoa egin dugu eta 4. mailan uraren ingurukoa (aurretik zer edo zer idatzita zegoena). Eginez ikasten da, horiek idazterakoan estresatuta eta loturak bilatu nahian denbora asko pasatzen da. Orain bukatu dela bigarren proiektua hausnarketa egiteko momentua iritsi da. Zer da ikasi duguna? Zer hobetuko dugu hurrengo proiekturako?
- Ikasleei zentzua duten jarduerak proposatu behar zaizkie eta proiektuarkein lotura dutena. Jarraiak izan behar dira (entrebistarena ondo atera da)
- Arloak hobeto lotu behar dira, "por libre" sentsazioa ekidin beharra dago.
- Hurrengo proiekturako lotura zeren bidez egin zehaztu behar da
- Azken xedea hasieratik garbi izan behar dugu
- Landuko diren edukiak abiapuntua dira ondorengo jarduerek zentzua izan dezaten.

Pausuak jarraitu egin behar dira, orden bat dago proiektuak idazten direnean eta hori ondo barneratu arte buruan izan behar ditugu. Kate baten modukoa da dena: gaia zein izango den, dagoen proiektuarekin lotura, edukiak zehaztu, azken xedea pentsatu, ikaskuntza prozesuaren eskema burutu, ikasleen aportazioak jaso, jarduerak prestatzen joan, lotura bilatu egiten diren jardueretean.

Ikasturtea hasi denetik bi proiektu egin dira, bigarrena lehena baina hobeta, hirugarrena bidean, denbora tarte konkretu batean burutu beharrekoa (8 aste), irakasleen erabakitzeko gaitasuna areagotuz, proiektu bidezko pentsakera garatuz doaz, zentzua hartzen doaz, ulertzen nolakoa izan behar duen proiektu batek. Poliki ikasleei ere transmititzeko gai dira sentimendu hori, baina oraindik gauza asko daude bidean hobetu beharrekoak. Alderdi positibo bat, laugarren proiektu batean ere pentsatu da, aukeran zer izan daitekeen....

No hay comentarios:

Publicar un comentario